54

Hau da gaurko otoitzaren fruitua: ongi jabetu gaitezela gure ibilera lurrean –egoera guztietan eta garai guztietan– Jainkoarentzat dela; aintzazko altxorra dela, zeruaren irudi; gauza zoragarri bat gure eskuetan, erantzukizunez, gizakien eta Jainkoaren aurrean administratu behar duguna: bizi egoeraz aldatu beharrik gabe, kalearen erdian, norberaren lanbidea eta etxeko bizitza, gizartearekiko harremanak eta lurrekoa bakarrik dirudien edozein ekintza santutuz.

Hogeita sei urte nituela, Opus Deiren bidez Jauna zerbitzatzeko konpromisoa, bere sakontasun osoan, sumatu nuenean, laurogei urteei dagokien zentzua eskatu nion Jaunari nire indar guztiz. Urte gehiago eskatzen nizkion nire Jainkoari –haurren, hasi berrien xalotasunez– denbora erabiltzen ikasteko, minutu bakoitza bere zerbitzuan gastatzen jakiteko. Jaunak badaki aberastasun horiek ematen. Agian zuk eta nik hau esatera iritsiko gara: zaharrak baino trebeago naiz ulertzen, zure legeak gordetzen ditudalako36. Gaztetasunak ez du arduragabekeriaren baliokide izan behar, ile zuriak zuhurtasuna eta jakinduria nahi eta nahi ez esan nahi ez duen bezala.

Zatoz nirekin Kristoren Amarengana. Gure Ama, Jesus hazten ikusi duzun hori, zuk ikusi duzu nola erabili zuen gizakien artean igaro zuen denbora: erakuts iezadazu Elizaren eta arimen zerbitzuan nire egunak erabiltzen; erakutsi nire bihotzaren barruan entzuten, gaitzespen maitekor gisa, Ama ona, behar den guztietan, ez naizela nire denboraren jabe, Zeruetan dagoen Gure Aitarena baita.

Oharrak
36

Sal CXVIII, 100.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean