119
Ez nabil zure betebeharrak uztera edo zure eskubideak ez eskatzera zu eraman nahian. Alderantziz, gutako bakoitzarentzat, gehienetan, fronte horretan erretiratzea, santu izateko borroka –Jainkoak horretara deitu gaitu– koldarkeriaz alde batera uztea bezala da. Horregatik, kontzientzia ziurrez, ahaleginak egin behar dituzu –zure lanean batez ere– zuri eta zuretarrei kristau duintasunez bizitzeko komeni zaizuena ez dakizuen falta. Noizbait behartasunaren zama zeure haragian ezagutzen baduzu, ez goibeldu ezta bihurritu ere; baina, berriz diotsut, saia zaitez egoera hori gainditzeko behar diren bidezko baliabide guztiak erabiltzen, zeren eta bestela jokatzea Jainkoa tentatzea litzateke. Eta borrokan ari zaren bitartean, oroit zaitez gainera honetaz, omnia in bonum!, dena –urritasuna, pobrezia ere bai– Jauna maita dutenen onerako laguntza dela22; ohitu zaitez, hemendik aurrera, pozez aurre egiten ezintasun txikiei, deserosotasunei, hotzari, beroari, ezinbesteko irizten diozuna falta izateari, nahi duzun eran eta orduan atseden hartu ezin izateari, goseari, bakardadeari, esker txarrari, ulergaiztasunari, desohoreari…
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/119/ (2026-11-07)