120

Aita,… ez itzazu mundutik atera

Kaletarrak gara, kristau arruntak, gizartearen zirkulazio uholdean murgilduak, eta Jaunak santu nahi gaitu, apostolikoak, gure lanbidearen erdian hain zuzen ere, hots, eginkizun horretan gure burua santu eginez, eginkizun hori santutuz eta eginkizun horretan besteei santu bihur daitezen lagunduz. Sinetsita egon zaitezte giro horretan zain daukazuela Jainkoa, Aita eta Adiskide arduraz; eta pentsa ezazue, zure lanbideko eginkizunak erantzukizunez eginez, zeuen burua mantentzeko irabaziaz gain, gizartearen garapenari zerbitzu zuzen-zuzena ematen diozuela, besteen zamak ere arintzen dituzuela, eta hainbeste sorospen lan –bai lekuan lekuko eta bai munduko mailan– mantentzen dituzuela, pertsona eta ondasun urriko herrien alde.

Puntu hau beste hizkuntza batean