209
Zertan itxaron
Agian batek baino gehiagok galde egin dezake: kristauok, zertan itxaron behar dugu?, munduak ondasun asko eskaintzen baitizkigu, gustagarriak gure bihotz honentzat, zoriona eskatzen eta maitasuna irrikaz bilatzen duenarentzat. Gainera, bakea eta poza esku-beteka erein nahi ditugu; geure oparotasuna lortzearekin ez dugu aski, baizik eta inguruko guztiak pozik egon daitezen saiatzen gara.
Zoritxarrez zenbaitek, ikuspegi duin baina aldi berean motzez, ideal galkor eta iheskorrekin bakarrik, kristauaren irrikak maila garaiagoetara, azkengabekoetara zuzenduak izan behar dutela ahazten dute. Guk Jainkoaren Maitasuna bera bilatzen dugu, Maitasun hori bete-betean gozatzea, amaierarik gabeko poztasunez. Hainbeste moduz egiaztatu dugu hemen behekoa denontzat igaroko dela, mundu hau amaitzen denean; eta bakoitzarentzat lehenago, heriotzaren bidez, ondasunak eta ohoreak ez baitute hilobira laguntzen. Horregatik, bihotzak Jainkoarengana altxatzea adoretzen duten itxaropenaren hegoen bidez, honela otoitz egiten ikasi dugu: in te Domine speravi, non confundar in æternum8, Zugan itxaroten dut, Jauna, zure eskuz zuzendu nazazun orain eta beti gizaldi eta gizaldietan.
Sal XXX, 2.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/209/ (2026-11-07)