218
Itxaropenaren bertuteak –Jainkoak bere guztiahaltasun arduratsuaz gobernatzen gaituela eta behar ditugun baliabideak ematen dizkigula ziur egoteak– Jaunak gizakien alde duen etengabeko onginahia adierazten digu, zure alde eta nire alde, beti guri entzuteko prest, ez baita inoiz entzuteaz nekatzen. Zure pozak, zure arrakastak, zure maitasuna eta baita ere zure estutasunak, zure nahigabea eta zure porrotak axola zaizkio. Horregatik, ez itxaron Harengan zure ahultasunarekin topo egiten duzunean bakarrik; jo ezazu Zeruko zure Aitarengana egoera onetan eta txarretan, Haren babes errukiorrari helduta. Gure ezerezaren ezagutza hori –ez da umiltasun handirik behar egia hau aitortzeko: zero pila bat baizik ez gara eta– sendotasun eutsiezina bihurtuko da, gure niaren ezkerrean Kristo egongo baita, eta zein zifra neurtezina bihurtzen den!: Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu?26.
Jainkoa gauza guztien atzean ikusten ohitu zaitezte, Berak beti itxaroten, begiratzen gaituela eta Berari leialtasunez jarraitzera deitzen digula jakinez, mundu honetan dagokigun lekua utzi gabe. Maitasunezko arduraz egin behar dugu bidea, borrokatzeko benetako kezkaz, haren jainkozko laguntza ez galtzearren.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/218/ (2026-11-07)