221

Zein gauza zoragarria izango den Gure Aitak esaten digunean: morroi on eta leiala, gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut: sartu zure Jaunaren festa ospatzera!34 Itxaropenez beteta! Hori da arima kontenplatzailearen miraria. Fedez, Itxaropenez eta Maitasunez bizi gara; eta Itxaropenak boteretsu bihurtzen gaitu. Gogoratzen al duzue San Joan?: zuei gazteoi, idazten dizuet, indartsu baitzarete eta Jainkoaren mezua zuengan tinko dago, eta garaitu duzue gaiztoa35. Jainkoak bultzatzen gaitu, Elizaren eta gizadi osoaren betiko gaztetasunerako. Gizakien gauza guztiak jainkozkoak bihur ditzakezue, Midas erregeak ukitzen zuena urre bihurtzen zuen bezala!

Ez inoiz ahaztu: heriotzaren ondoren, Maitasunak hartuko zaituzte. Eta Jainkoaren maitasunean aurkituko dituzue, gainera, mundu honetan izan dituzuen maitasun garbi guztiak. Jaunak nahi izan du, bizitza honetako egunaldi labur hau lanean eman dezagun, eta bere Seme Bakarraren antzera, on egiten36. Bitartean, erne egon behar dugu, Antiokiako San Ignaziok, martirioaren ordua hurbiltzean, bere ariman sentitzen zituen deiak entzutean: zatoz Aitarengana37, etorri zure Aitarenganantz, irrikaz itxaroten ari zaizu eta.

Eska diezaiogun Ama Mariari, Spes Nostra, Aitaren etxean elkarrekin bizitzeko gogo santua pitz dezala gugan. Ez dugu ezeren kezkarik izango, bihotza egiazko Aberriaren irrikan ainguratzea erabakitzen badugu: Jaunak, bere graziaren bidez gidatuko gaitu eta haize onez ur-bazter argitsuetara bultzatuko du txalupa.

Oharrak
34

Mt XXV, 21.

35

1 Jn II, 14.

36

Eg X, 38.

37

Antiokiako S. Ignazio, Epistola ad Romanos, 7 (PG 5, 694).

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean