214
Miseria eta barkamena
Hainbeste hurbildu da Jauna gizakiengana, non denok sentitzen dugun leku garaien gosea, oso gora igotzeko eta on egiteko irrika. Asmo hauek pizten baditut zugan, Berak zure ariman jarritako ziurtasunaz jabetu zaitezen nahi dudalako da: egiten uzten badiozu, tresna erabilgarri bat bezela –zauden lekuan– zerbitzatuko duzu, ezin pentsa daitekeen eraginkortasunez. Jainkoak zugan jartzen duen konfiantza horretatik koldarkeriaz aldendu ez zaitezen, zure kristau bidean azalduko diren zailtasunak inozoki gutxiestearen harrokeriatik ihes egin ezazu.
Ez gara harritu behar. Geure barruan kontrakotasun hastapen bat, graziari aurre egite bat –izaera eroriaren ondorioa– arrastaka daramagu: jatorrizko bekatuaren zauriak dira, geure bekatuek gaizkituak. Beraz, igotze horiek, beti Jainko Maitasunean burutzen diren giza eta Jainko eginkizun horiek, umiltasunez, bihotza damuturik, Jainkoaren laguntzan fidatuz hasi behar ditugu, eta gure ahalegin onenak jarriz, dena norberaren esku balego bezala.
Borrokatzen dugun bitartean –heriotzaraino iraungo duen borroka–, ez baztertu kanpoko eta barruko etsaiak indartsuki altxa daitezkeela. Eta traba hori gutxi balitz, batzuetan buruan pilatuko zaizkizu egindako okerrak, ugariak agian. Jainkoaren izenean diotsut: ez etsi. Hori gertatzen denean –nahitaez gertatu behar ez dena, eta ohikoa ere izango ez dena – Jaunarekin batuago egoteko arrazoi bihur ezazu; Berak, seme-alaba bezala aukeratu zaituenak, ez baitzaitu utziko. Froga hori onartzen du, gehiago maita dezazun eta bere etengabeko babesa, bere Maitasuna, argiago ikus dezazun.
Berriz ere esaten dizut, animatu zaitez, zeren Kristok Gurutzean barkatu zigunak bere barkamena Aitortzako Sakramentuan eskaintzen jarraitzen baitu eta beti dugu Laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo. Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere18 garaipena lor dezagun.
Aurrera, edozer gertatuta ere! Jaunaren besotik ongi helduta, pentsa ezazu Jainkoak ez duela borrokarik galtzen. Edozein arrazoirengatik Harengandik aldentzen bazara, behin eta berriro hasteak eskatzen duen umiltasunez erantzun ezazu, egunero seme galduarena eginez, baita behin eta berriz eguneko hogeita lau orduetan zehar; zure bihotz damutua Jainko Maitasunaren egiazko miraria den Aitortzan zuzenduz. Sakramentu zoragarri honetan, Jaunak zure arima garbitzen du eta alaitasunez eta indarrez gainezka uzten zaitu zure borrokan uzkurtu ez zaitezen eta Jainkoarengana nekerik gabe itzul zaitezen, dena ilun iruditzen bazaizu ere. Gainera, Jainkoaren Amak, gure Ama ere denez, bere ama maitasunez babesten zaitu eta zure pausoetan finkatzen.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/214/ (2026-11-07)