213
Batzuetan, gauza guztiak uste ez bezala ateratzen zaizkigunean, berez hauxe etortzen zaigu ahora: Jauna, dena hondoratzen zait, dena, dena…! Zuzentzeko ordua heldu da: nik, zurekin, aurrera egingo dut ziur, Zu sendotasuna bera baitzara: quia tu es, Deus, fortitudo mea16.
Eginkizunen erdian, begiak Zerura etengabe altxatzen saia zaitezela eskatu dizut, Jainkoak etengabe luzatzen digun esku indartsu hori hartzera bultzatzen baikaitu itxaropenak, naturaz gaindiko ikuspegia gal ez dezagun; baita grinak altxatzen direnean eta eraso egiten digutenean ere, geure Niaren eremu ziztrinaren barruan oinperatzeko, edo –ume harropuzkeriaz– unibertsoaren erdigune sentitzen garenean. Ni benetan uste honetan bizi naiz: gora begiratu gabe, Jesusik gabe, inoiz ez dudala ezer lortuko; eta badakit neure burua gainditzeko eta borroka irabazteko, oihu hura errepikatzetik datorrela: dena dezaket indartzen nauen Harengan17, Jainkoak egindako agintza ziurra jasotzen duena: ez dituela bere seme-alabak utziko, hauek ez badute uzten.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/213/ (2026-11-07)