210

Ez gaitu sortu Jaunak behin betiko Hiri bat eraikitzeko hemen9 , “mundu hau bestearentzako bidea baita, nahigaberik gabekoaren bizilekuarentzat”10. Baina, hala ere, Jainkoaren seme-alabek ez ditugu baztertu behar mundu honetako egintzak, Jainkoak horietan jartzen baikaitu santuak bihurtu eta gure fede bedeinkatuaz igurtz ditzagun; arimei eta edozein girori benetako bakea eta poza dakarren fedeaz. Hauxe izan da nire etengabeko predikua 1928az geroztik: gizartea kristautzeko presa dago; naturaz gaindiko zentzua gure gizarteko maila guztietan zabaltzeko, horrela batzuk eta besteak eguneroko zeregina, lanbidea, grazi mailara goratzen saia gaitezen. Horrela, giza eginkizun guztiak itxaropen berri batez argitzen dira, denbora eta munduko iraungipena gainditzen duena.

Bataioaren bidez, kontzientzia zaurituak baretu, bizkortu eta lasaitzen dituen Kristoren hitzaren eramaile gara. Eta Kristo gugan eta gure bitartez jardun dezan, esan behar diogu prest gaudela egunero borrokatzeko, ahulak edo ezerezak garela ikusten badugu ere, gure miserien eta gure ahultasun gaixoaren zama izugarria sentitzen badugu ere. Berarengan, bere laguntzan konfiantza daukagula esan behar diogu behin eta berriz: behar balitz, Abrahamek bezala, inolako itxaropenik ez dagoenean11. Horrela, ahalegin berrituaz lan egingo dugu eta baretasunez erantzuten erakutsiko diogu jendeari, gorroto, mesfidantza, ezjakintasun, ulertu ezin eta ezkortasunik gabe, Jainkoak dena ahal duelako.

Oharrak
9

Ik. Heb XIII, 14.

10

Jorge Manrique, Coplas, V.

11

Erm IV, 18.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean