238
Hobeak izateko, Jaunari era eskuzabalagoz erantzuteko gogoa gure bihotzean sentitzen dugun bakoitzean, eta gure kristau bizitzarako gida bat, norabide argi bat bilatzen dugunean, Espiritu Santuak Ebanjelioko hitz hauek dakarzkigu burura: etengabe egin behar da otoitz eta ez da etsi behar1. Otoitza da naturaz gaindiko lan ororen oinarria; otoitzarekin dena ahal dugu, eta baliabide hau baztertuko bagenu, ez genuke ezer lortuko.
Gaur, gure gogoeta honetan, nahi nuke kontenplaziozko arimak izatera prestatzeko beharraz behin betiko jabetuko bagina, kalean, lanean, Jainkoarekin etengabeko solasaldi baten bidez, egunean zehar moteldu behar ez dena. Maisuaren urratsei zintzo jarraituz ibili nahi badugu, horixe da bide bakarra.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/238/ (2026-11-07)