239
Jesu Kristori begira diezaiogun, bera baita gure eredua, ispilu horretan ikusi behar dugu geure burua. Nola jarduten da, kanpotik ere, une nagusietan? Zer esaten digu berari buruz Ebanjelio Santuak? Hunkitzen nau Kristoren ohiko jarrera horrek, mirari handien aurretik Aitarengana zuzentzen denean; baita ere haren ereduak, berrogei egun eta berrogei gau basamortura baztertuz2, bere bizitza publikoa hasi aurretik, otoitz egiteko.
Garrantzi handikoa da –barkatu behin eta berriz esatea– Mesiasen urratsak behatzea, Bera etorri baita Aitarengana daraman bidexka guri erakustera. Berarekin ikasiko dugu itxuraz txikiak diren eginkizunei naturaz gaindiko erliebea nola eman ; momentu bakoitza betiereko bibrazioz bizitzen ikasiko dugu eta sakonago ulertuko dugu gizakiak solasaldi samur horiek behar dituela Jainkoarekin: harremanetan egoteko, erregutzeko, goresteko, eskerrak emateko, entzuteko edo, besterik gabe, Berarekin egoteko.
Duela urte asko, nire Jaunaren jarduera hau kontuan hartuta, ondorio hau atera nuen: apostolutza, edozein dela ere, barne-bizitzaren gehiegizko ugaritasuna dela. Horregatik iruditzen zait hain naturala eta naturaz gaindikoa ere, pasarte hura, non kontatzen den Kristok nola erabaki zuen lehenengo hamabiak aukeratzea behin betiko. Lukasek esaten du, aurretik otoitzean igaro zuela gau osoa3. Ikus ezazue ere Betanian, Lazaro berpiztera zihoala, adiskidearengatik negar egin ondoren; zerura begiak altxatuz hots egin zuen: Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako4. Hauxe izan da haren irakatsi zehatza: besteei lagundu nahi badiegu, benetan bultza nahi badiegu lurrean duten helburuaren egiazko zentzua bilatzera, otoitzean oinarritu behar gara nahitaez.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/239/ (2026-11-07)