240
Pasarte askotan azaltzen da Jesu Kristo bere Aitarekin hitz egiten eta ezinezkoa zaigu guztietan gelditzea. Baina uste dut ezin ditugula alde batera utzi bere Nekaldiaren eta Heriotzaren aurreko ordu trinko haiek, jainkozko maitasunera itzuliko gaituen Oparia burutzeko prestatzen ari denean. Afaltegiko giro kutunean bere Bihotzak gainezka egiten du: Aitarengana zuzentzen da arrenka, Espiritu Santuaren etorrera iragartzen du, eta etengabeko maitasun eta sinesmen suhartasunera animatzen ditu beretarrak.
Salbatzailearen barruratze bizi horrek Getsemanin jarraitzen du, Nekaldia hurbil sumatzen duenean, beherapen eta oinaze guztiekin, gaizkileak zintzilik jartzen dituzten Gurutze gogor hori, Berak sutsuki desiratu duena: Aita, nahi baduzu, urrun ezazu niregandik edari samin hau5. Eta berehala: Hala ere, egin bedi zure nahia, ez nirea6. Eta geroago, egurrari josita, bakarrik, besoak zabalik betiereko apaiz keinuz, elkarrizketa bera mantentzen du bere Aitarekin: Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia7.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/240/ (2026-11-07)