244

Inoiz ez naiz aspertu, eta Jainkoaren garaziari esker, inoiz ez naiz aspertuko otoitzaz hitz egiteaz. 1930 inguruan, apaiz gazte nintzela, Jaunari hurbilagotik lagundu nahi zioten mota guztietako pertsonak hurbiltzen zitzaizkidanean –unibertsitariak, langileak, osasuntsuak eta gaixoak, aberatsak et pobreak, apaizak eta laikoak–, beti hau gomendatzen nien: egin otoitz. Eta baten batek erantzuten bazidan: ez dakit ezta nola hasi ere, Jainkoaren aurrean jartzea gomendatzen nion, bere egonezina, bere itolarria azalduz, kexa horren beraren bidez: Jauna, ez baitakit! Eta hainbestetan, bihotz zabaltze apal haietan, Kristorekiko kutuntasuna zehazten zen, ohiko tratua Berarekin.

Urte asko igaro dira eta ez dut beste errezetarik ezagutzen. Prest ez zaudela uste baduzu, joan Jaunarengana bere ikasleak joaten ziren moduan: erakuts iezaguzu otoitz egiten!18 Ikusiko duzu nola datorren Espiritu Santua gure ahulezian lagun, guk ez baitakigu zer eskatu ere, ezta behar bezala otoitz egiten; baina Espirituak berak eskaera errazten digu esanezineko aienez19, azalezinekoak, ez baitago haien sakontasuna azaltzeko modu egokirik.

Ze segurtasuna eman behar digun Jainkoaren Hitzak! Ez dut ezer asmatu nire kabuz, aholku hori –nire apaiz bizitzan zehar– behin eta berriz, aspergabe, eman dudanean. Liburu Santuetan jasota dago, eta handik ikasi dut: Jauna, ez dakidala Zugana zuzentzen! Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten! Eta Espiritu Santuaren laguntza amultsua datorkigu –argi, su, haize bortitz– garra piztu eta maitasun suteak sortzeko gai egiten duena.

Oharrak
18

Lk XI, 1.

19

Erm VIII, 26.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean