245
Otoitza, elkarrizketa
Otoitz bideetan sartuak gara. Nola jarraitu? Ez al duzue ikusi jende asko –bai emakumeak bai gizonak– itxuraz bere buruarekin hitz egiten ari direla, pozik entzunez? Etengabeko hizjarioa, kezkatzen dituzten arazoak behin eta berriz errepikatzen dituen bakarrizketa ia beti, irtenbidea bilatzen ez duena, agian besteen errukia edo mirespena erakartzeko asmo gaixotiak mugituta bakarrik. Ez dutela gehiago nahi esan daiteke.
Benetan bihotza hustu nahi denean, egiazale eta xumeak bagara, maite eta ulertzen gaituztenen aholkuak bilatuko ditugu: aitarekin, amarekin, emaztearekin, senarrarekin, anaiarekin, adiskidearekin hitz egiten da. Horixe elkarrizketa da, nahiz eta maiz entzun baino, bihotza hustu nahi izaten den, gertatzen zaiguna kontatu. Has gaitezen horrela Jainkoarekin, Berak beti entzuten digula, baita erantzun ere, ziur egonez; entzungo diogu eta gure bihotza irekiko, solasaldi apal batean, gure buruan eta gure bihotzean bueltaka dabiltzan gauza guztiak konfiantza osoz kontatzeko: pozak, tristurak, itxaropenak, nahigabeak, arrakastak, porrotak, baita gure eguneko gauza txikienak ere. Bai baitakigu Zeruko Aita gure gauza guztiez arduratzen dela.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/245/ (2026-11-07)