253

Zure bekatuak ugariak direla uste duzu, eta Jaunak ezin izango dizula entzun? Ez da horrela, bihotz errukiorra baitu. Egia hau zoragarria izanda ere, zure ezereza nabaritzen baduzu, zergalaria bezala azal zaitez28, Jauna, hemen nago, zeuk ikusi! Eta begira zer esaten duen San Mateok, Jesusi elbarri bat aurrean jartzen diotenean. Gaixo hark ez du ezer esaten: hantxe dago, besterik gabe, Jainkoaren aurrean. Eta Kristo, damu hartaz, ezer merezi ez duela dakien horren minaz hunkiturik, aldirik eman gabe bere ohiko errukiaz erantzuten dio: Izan bihotz, seme, barkatuak dituzu bekatuak!29.

Zure otoitzean, Ebanjelioko pasarteetan beste pertsonaia bat bezala parte har dezazula aholkatzen dizut. Lehenik eszena edo misterioa irudika ezazu. Zure baitan biltzeko eta gogoeta egiteko balioko dizu. Gero adimena erabili, Maisuaren bizitzaren ezaugarri hura gogoan hartzeko; haren bihotz hunkitua, umiltasuna, garbitasuna, Aitaren Nahia betetzea. Esaiozu gero gauza hauetan zer gerta ohi zaizun, oraintxe bertan zer gertatzen ari zaizun. Egon adi, agian Berak zerbait adierazi nahiko baitizu: eta argialdiak sortuko zaizkizu, kontuan erortze hori edo ohartarazpenen bat.

Oharrak
28

Lk XVIII,13.

29

Mt, IX, 2.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean