243
Nola egin otoitz
Nola egin otoitz? Huts egiteko beldurrik gabe ausartzen naiz esatera, otoitz egiteko modu asko daudela, konta ezinekoak, esan daiteke. Baina nik gu guztiontzat nahi nuke Jainko seme-alaben egiazko otoitza, ez itxuratien berritsukeria, Jesusengandik entzun behar baitute horiek: Ez da aski Jauna! Jauna! esatea nire erreinuan sartzeko16. Itxurazaleek agian otoitzaren zarata lor dezakete –idazten zuen San Agustinek–, ez ordea haren ahotsa, han ez baitago bizirik17, ezta ere Aitaren Borondatea betetzeko gogorik. Guk, Jauna! oihu egiten dugun bakoitzean, izan dezagun aldi berean Espiritu Santuak gure ariman esnarazten dituen barne-mozio horiek gauzatzeko gogo eraginkorra.
Gure aldetik, tolestasun izpirik gera ez dadin ahalegindu behar gara. Jaunak gogor gaitzesten duen gaitz hori baztertzeko, lehenengo baldintza bekatuaren kontrako jarrera garbi, ohiko eta berrituaz jokatzen saiatzea da. Benetan sentitu behar dugu –bihotzean eta buruan– bekatu larriaren aldeko gorrotoa. Eta sakonki errotua eduki behar dugu ere nahita egindako bekatu benialari muzin egiteko jarrera, Jainkoaren grazia kendu ez, baina bideak ahultzen dizkioten amore emate horiei.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/243/ (2026-11-07)