250
Begira, Jauna gu igarobide zoragarrien barna eramateko irrikaz dago, bai jainkozkoak nahiz gizatiarrak, eroapen pozgarria, alaitasuna minarekin batera, eta nor bere buruaz ahaztea dakartenak. Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari24. Denok entzun dugun aholkua. Horri benetan jarraitzeko erabakia hartu behar dugu: Jauna gutaz balia dadin, munduko bidegurutze guztietan sarturik –gu Jainkoagan murgilduta gaudela– gatza, orantza, argia izan gaitezen. Zu Jainkoagan, argi eta zapore emateko, hazi eta hartzitzeko.
Baina ez ahaztu ez dugula guk sortzen argi hori: islatu egiten dugu bakarrik. Ez gara gu arimak salbatzen ditugunak, on egitera bultzatuz; tresna bat baizik ez gara, gutxi gorabehera duina, Jainkoaren asmo salbatzaileentzat. Guk egiten ditugun gauza onak gureak direla inoiz pentsatuko bagenu, harrokeria berriro nagusituko litzateke, are bihurriagoa; gatzak zaporea galduko luke, orantza ustelduko litzateke eta argia ilunpe bihurtuko.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/250/ (2026-11-07)