246
Gaindi ezazue, ohartzen bazarete, erosokeria, irizpide oker hau: otoitzak itxaron dezakeela pentsatzea. Ez dezagun inoiz utzi biharko grazien iturri hau. Orain dugu garai egokia. Jainkoa, gure egun osoaren ikusle maitekor hori, gure ezkutuko otoitzaren buru da: zuk eta nik –berriro ziurtatzen dut– Beragan jarri behar dugu gure konfiantza, anaia, adiskide, aita batengan jartzen den moduan. Esaiozu –nik ere esaten diot– Bera dela Handitasun guztia, Ontasun guztia, Erruki guztia. Eta erantsi: horregatik Zutaz maitemindu nahi dut, nahiz eta nire moduak zakarrak izan eta nire esku gaixo hauek lurreko zoko-mokoen hautsak ihartuta.
Horrela, ia ohartu gabe, jainkozko ibilera sendo eta indartsuz aurrera egingo dugu, eta barne-ziurtasun hau ahogozatzen dugu: Jaunaren ondoan atsegingarriak direla ere nahigabea, ukamena eta sufrimenduak. A ze indarra, Jainko seme-alaba betentzat, bere Aitarengandik hain hurbil dagoela jakitea! Horregatik, gertatzen dena gertatzen dela, ziur nago zurekin, arroka eta gotorleku zaren Jaun eta Aita nirea20.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/246/ (2026-11-07)