248
Ahozko otoitzak eta gogozko otoitza
Egitura horretan, kristau fedearen jardun horretan, bitxien gisa kateatzen dira ahozko otoitzak. Formula jainkotiarrak dira: Gure Aita…, Agur María..., Aintza Aitari, Semeari eta Espiritu Santuari. Jainkoaren eta Ama Mariarenganako gorazarre koroa hori, Arrosario Santua, eta gure senide kristauek hasieratik errezatu izan dituzten jaieraz beteriko hainbat eta hainbat gorespen.
San Agustinek, 85. salmoaren txatal bat komentatuz –Jauna, erruki zaitez nitaz, egun osoan zehar oihu egin nizun, ez egun batean bakarrik– hauxe idazten du: egun osoak denbora guztia esan nahi du, etengabe… Gizaki bakar bat munduaren amaieraraino iristen da; Kristoren atal berdinek oihu egiten baitute, batzuk dagoeneko Berarengan atseden hartzen dute, beste batzuek orain oihu egiten ari dira eta beste batzuek gu hil ondoren erregutuko dute eta horien ondoren beste batzuek erregutzen jarraituko dute23. Ez al zaituzte hunkitzen Egileari egiten zaion omenaldian, mendez mende luzatzen den horretan, parte hartu ahal izateak? Handia da benetan gizona Jainkoaren izaki kuttuna aitortzen denean eta Berarengana zuzentzen, tota die, bere mundu honetako erromesaldiaren une bakoitzean!
S. Agustin, Enarrationes in Psalmos LXXXV, 5 (PL 37, 1085).
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/248/ (2026-11-07)