255
Mila modu daude otoiz egiteko, berrito diotsuet. Jainkoaren seme-alabek ez dute metodo zurrun eta artifizialik behar beren Aitarengana zuzentzeko. Maitasuna asmatzailea da, trebea; maite badugu, Jaunarekin etengabeko solasaldira eramango gaituzten barne-bide pertsonalak bilatzen jakingo dugu.
Jainkoak nahi beza gaur ikusi ditugun gauzak ez daitezen gure arimaren gainetik igaro udako ekaitzaren gisa: lau ur tanta, eguzkia gero eta lehortea berriz. Jainkoaren ur hau bildu, sustraietara heldu eta fruituak –bertuteak– eman behar ditu. Horrela igaroko dira gure urteak –lan eta otoitz egunak– Aitaren presentzian. Ahultzen bagara, Santa Maria otoitz irakaslearen maitasunera, joko dugu; eta gure Aita eta Jaun den San Joserengana, hainbeste ohoratzen duguna, mundu honetan Jainkoaren Ama eta –Santa Mariaren ondoren– Jainko Semea kutuntasunik handienaz tratatu duena. Eta haiek aurkeztuko diote Jesusi gure ahultasuna, Berak sendotasun bihur dezan.
Notas:
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/255/ (2026-11-07)