242
Apostoluen Eginetan zoratzen nauen gertaera bat kontatzen da, adibide argi bat jasotzen baitu, gaur egungoa beti: Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik11. Behin eta berriz azaltzen da ohar hau Kristoren lehen jarraitzaileen bizitzaren kontakizunean: Guztiek bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren12. Eta egia ausarki predikatzeagatik Pedro atxilotu dutenean, otoitz egitea erabakitzen dute. Eliz elkartea otoitzean ari zen etengabe haren alde13.
Otoitza zen orduan, orain bezala, arma bakarra, barne-bizitzako borroketan garaile ateratzeko baliabiderik boteretsuena: Zuetako norbait triste dagoela? Egin dezala otoitz14. Eta San Paulok laburbilduz: Egin otoitz aspergabe15, ez zaitezte inoiz otoitz egiteaz aspertu.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/242/ (2026-11-07)