251

Pertsonaia bat gehiago

Apaiz naizen hogeita hamar urte hauetan, otoitzaren beharra behin eta berriz aspergabe azpimaratu dudanean, bizitza osoa etengabeko oihu bihur daitekeela aldarrikatuz, pertsona batzuek galdetu didate: baina, jardun ahal daiteke horrela beti? Bai, badaiteke. Gure Jaunarekin elkartuta egoteak ez gaitu mundutik aldentzen, ez gaitu izaki arraroak bihurtzen, denboraren igarotzetik at bizi direnak.

Jainkoak sortu bagaitu, berak berrerosi bagaitu, bere Seme bakarra guregatik emateraino maite bagaitu25, itxaroten bagaitu –egunero!– parabolako aita hark seme galdua itxaroten zuen bezala26, nola ez du, ba, nahiko maitasunez hitz egin diezaiogun? Arraroa izango litzateke Jainkoarekin ez hitz egitea, Berarengandik aldentzea, Beraz ahaztea, graziaren etengabeko ukitu horiekin zer ikusirik ez duten ekintzetan jardutea.

Oharrak
25

Jn III, 16.

26

Ik. Lk XV, 11-32.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean