258
San Pauloren testu hau zentzu espiritualean hausnartzen badugu, arima guztien zerbitzuan nahi eta nahi ez lan egin behar dugula ulertuko dugu. Beste edozer gauza berekoikeria litzateke. Gure bizitzari umiltasunez begiratzen badiogu, garbi ikusiko dugu Jaunak, fedearen graziaz gain, talentuak, gaitasunak eman dizkigula. Ez dago gure artean gizabanako bikoizturik. Gure Aitak banan-banan sortu gaitu, bere seme-alaben artean dohain kopuru desberdina banatuz. Dohain eta gaitasun horiek guztien zerbitzurako erabili behar ditugu: Kristo ikustarazten laguntzeko tresna bezala.
Ez pentsa lehia hau eranskin hutsa denik, gure kristau bizitza ertz dotore batez apaintzeko gogoz. Legamiak ez badu orea altxatzen, usteldu egiten da. Orea suspertuz desager daiteke, baina galtzen delako ere bai, eragin-ezari eta berekoikeriari leku emanez. Ez diogu mesederik egiten Jainko Gure Jaunari, besteei ezagutzera ematen diegunean: Berriona hots egiten dudala eta, ezin naiz harrotu ezinbesteko eginbehartzat jotzen baitut hori, Jesu Kristoren aginduagatik, eta errukarria ni, Berriona hots egingo ez banu7.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/258/ (2026-11-07)