260
Lagun diezaiogun Kristori Jainko arrantza honetan. Jesus Genesaret lakuaren ondoan dago eta jendea bere inguruan pilatzen da Jainkoaren mezua entzuteko gogo biziaz10. Gaur bezala! Ez al duzue ikusten? Jainkoaren mezua entzuteko irrikaz daude, kanpotik bestela azaltzen badira ere. Agian, batzuek ahaztu egin dute Kristoren doktrina, beste batzuek –beren errurik gabe– ez zuten inoiz ikasi eta gauza arraro bat bezala hartzen dute erlijioa. Baina ziur egon zaitezte beti gaur egungo errealitateaz: iristen da beti unea non arimak ezin duen gehiago, ez ditu aski ohiko azalpenak, sasi profeten gezurrek ez dute asetzen. Eta momentu horretan onartzen ez badute ere, pertsona horiek beren egonezina Jaunaren irakaspenekin asetzeko gosez daude.
Utz diezaiogun kontatzen San Lukasi: Bi ontzi ikusi zituen ur bazterrean; arrantzaleak, ontzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. Igo zen bietako batera, Simonenera, eta ontzia pixka bat lehorretik aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik11. Bere katekesia bukatutakoan, Simoni agindu zion: Jo itsas zabalera eta bota sareak arrantzurako12. Kristo da txaluparen nagusia; bera da lana prestatzen duena: horretarako etorri da mundura, bere anai-arrebek aintzaren eta Aitarenganako maitasunaren bidea aurki dezaten. Kristau apostolutza ez dugu guk asmatu. Gizakiok, beharbada, oztopo egiten diogu gure baldartasun eta sinesmen faltarekin.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/260/ (2026-11-08)