272
Zeure buruari galdera hau egiteko tentazioa onartuko bazenu: nork agintzen dit niri horretan sartzea?, erantzun beharko nizuke: Kristok berak agintzen dizu –eskatzen dizu–. Uzta ugaria da, baina langileak gutxi; Erregutu, bada, uztajabeari bidal ditzala langileak bere uztara43. Ez atera lasai-lasai ondorio hau; nik ez dut horretarako balio, badaude beste batzuk; niri arraroak egiten zaizkit eginbehar horiek. Ez, lan horietarako ez dago beste inor; zuk hori esan ahal izango bazenu, denek gauza bera esan lezakete. Kristoren eskaera kristau bakoitzari, guztiei, zuzentzen da. Inor ez da libre gelditzen: ez adinagatik, ez osasunagatik, ez bere lanagatik. Ez dago inolako aitzakiarik. Edo apostolutza fruituak ematen ditugu, edo antzua izango da gure sinesmena.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/272/ (2026-11-07)