263

Beti irakatsi dut Jainkoak bere seme-alaben eskutan jartzen duen naturaz gaindiko eta giza mailako ahalmen hau; Kristoren Salbamen egintzan parte hartzea. Asko pozten nau Elizako Gurasoen idatzien artean irakaspen hau aurkitzeak. San Gregorio Handiak honela zehazten du: kristauek sugeak kentzen dituzte gaitza besteen bihotzetatik erauzten dutenean onera bultzatuz… Gaixoen gainean esku ezartzea ematen da sendatzearren, lagun hurkoa on egiten ahultzen ari dela ikusita mila moduz laguntza eskaintzen zaionean, jarraibidearen bitartez sendotuz. Mirari hauek handiagoak dira espirituaren eremuan gertatzen baitira, bizia ez gorputzei baizik arimei eskuratuz. Zuek ere abandonatzen ez bazarete, mirari hauek egin ahal izango dituzue Jainkoaren laguntzarekin20.

Jainkoaren nahia da denak salba daitezen; hori gutariko bakoitzaren gain dagoen gonbidapen eta erantzukizun bat da, Eliza ez da pribilegiatu batzuen gordelekua. Eliza handia lurraren zati txiki bat ote, agian? Eliza handia mundu osoa da21. Horrela idazten zuen San Agustinek, eta honela jarraitzen: joaten zaren edozein lekutan, han dago Kristo. Mundu osoa daukazu oinordetzat; zatoz, jabetu zaitez denaz nirekin22. Oroitzen al zarete sareak nola zeuden? Arrainez gainezka: ez ziren gehiago sartzen. Jainkoak bere etxea betetzea itxaroten du sutsuki23 ; Aita da eta bere seme-alabez inguratuta bizitzea gustatzen zaio.

Oharrak
20

S. Gregorio Handia, Homiliae in Evangelia XXIX, 4 (PL 76, 1215-1216).

21

S. Agustin, Enarrationes in Psalmos XXI, II, 26 (PL 36,177).

22

S. Agustin, Enarrationes in Psalmos XXI, II, 30 (PL 36, 180).

23

Ik. Lk XIV, 23.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean