269

Orain egokia da lehen kristauen apostolutzaren sendotasun zoragarri hura adierazten duen gertaera bat gogoratzea. Ez zen pasa mende laurden bat Jesus zeruetara igo zenetik eta jada hiri eta herri txikietan bere ospea zabaltzen ari zen. Efesora Apolo zeritzan gizon bat heldu zen, hizlari bikaina eta Liburu Santuetan oso aditua. Jaunaren bideari buruz ongi eskolatua zegoen, gartsuki hitz egiten zuen eta Jesusi zegokiona zehazki irakasten, Joanena beste bataiorik ezagutu ez arren36 .

Gizon haren buruan Kristoren argia iradoki zen jada, Hari buruz zerbait entzuna zuen, eta besteei azaltzen die. Baina oraindik bide pixka bat gelditzen zaio, gehiago jakiteko, sinesmen osora iristeko eta Jauna benetan maitatzeko. Haren solasaldia Akila eta Priszila senar-emazteek, kristauak biak, entzun zuten eta ez ziren motel, axolagabe gelditu. Ez zuten pentsatu: honek nahiko daki, inork ez gaitu honi eskolak ematera bidali. Benetako apostolutza ardura zuten arimak zirenez, Apolorengana hurbilduz, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jaunaren bidea37 .

Oharrak
36

Eg XVIII 24-25.

37

Eg XVIII, 26.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean