271
Nondik ateratzen zuen Paulok halako kemena? Omnia possum in eo qui me confortat41, dena dezaket, Jainkoak bakarrik ematen baitit sinesmen hau, itxaropen hau, maitasun hau. Kostatzen zait sinestea Jaunarekin harreman etengabeko bizitzan oinarritzen ez den apostolutzak, bere erdigunea horretan sendo finkatzen ez duenak, goi mailako eraginkortasuna izan dezakeenik. Lanaren erdian, bai; etxean edo kalearen erdian, egunero sortzen diren garrantzi handiko edo ez hain handiko arazoekin batera. Hantxe, ez handik kanpo, baina bihotza Jaunagan jarrita. Orduan gure hitzak, gure egintzak –baita gure ahultasunak ere!– bonus odor Christi42 Kristoren usain gozoa zabalduko dute, eta besteak nahitaez ohartuko dira: hona hemen kristau bat.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/271/ (2026-11-07)