266
Ikasleak ez ziren konturatu –San Joanek idazten du– Jesus zela. Jesusek esan zien: Mutilok, baduzue jatekorik?27. Kristoren jarduera etxetiar honek gozarazten nau. Jesu Kristok berak esaten baitu, Jainkoak! Berak, dagoeneko aintzazko gorputza duenak! Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue. Hala egin zuten, eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza28. Orain ulertzen dute. Burura datorkie ikasleei hainbestetan Maisuaren ahotik entzun dutena: giza arrantzaleak, apostoluak. Eta dena posible dela ulertzen dute, Bera baita arrantzua zuzentzen duena.
Orduan Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: Jauna da29. Maitasunak, maitasunak urrutitik ikusten du. Maitasuna da fintasun horietaz lehen ohartzen dena. Apostolu nerabe hark, Jesusi zion maitasun sendoz –inoiz hondatu ez den bihotzaren garbitasun eta samurtasun guztiz maite baitzuen Kristo– hots egin zuen: Jauna da!
Simon Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, tunika jantzi eta salto egin zuen uretara30 . Pedro fedea da. Eta itsasora jauzten da, ausardi miragarri batez beteta, Joanen maitasunarekin eta Pedroren sinesmenarekin, noraino iritsiko gara gu?
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/266/ (2026-11-07)