265
Orduan, zer aldatzen da? Aldatzen dena da, arimari –Kristo sartu baita ariman Pedroren txalupara igo zen bezala– zerumuga zabalagoak azaltzen zaizkiola, zerbitzatzeko gogo biziagoa, eta gizaki guztiei magnalia Dei25 –Jaunak egiten dituen gauza miragarriak, egiten uzten badiogu– iragartzeko gogo eutsiezina. Ezin dut isilean gorde apaizen lanbidea –nolabait esateko– ministerio jainkotiarra eta agerikoa dela, jarduera osoa zorrozki besarkatzen duena. Beraz, zentzu hertsian apaiz lana ez den zerbaiterako denbora gelditzen bazaio apaiz bati, ziur egon daiteke ez duela bere ministerioaren eginbeharra betetzen.
Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Tomas, Bizkia zeritzana, Natanael, Galileako Kanakoa, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle. Simon Pedrok esan zien: arrantzura noa. Besteek erantzun zioten: zurekin goaz gu ere. Irten eta ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu. Eguna argitu zuenean, laku ertzean agertu zen Jesus26 .
Bere Apostoluen ondotik pasatzen da, Berari bere burua eskaini dioten arima horien ondotik, eta haiek ez dira konturatzen. Zenbat aldiz dago Kristo, ez gure ondoan, gugan baizik, eta hain giza mailakoa da daramagun bizitza! Kristo hurbil dago eta ez du bere seme-alaben maitasun begirada, hitz kutun edo ardurazko ekintzarik jasotzen.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/265/ (2026-11-08)