259

Arrantza lanak

Hona hau, agintzen du Jaunak, arrantzale asko bidaliko ditut eta arrain horiek harrapatuko ditut8. Horrela zehazten digu apartako lana: arrantzan ari. Zenbaitetan, hizketan edo idatziz, mundua itsaso zabal batekin erkatzen da. Badu egiarik konparazio horrek. Giza bizitzan itsasoan bezala badaude denboraldi bareak, baita ere ekaitzak, lasaitasun egunak eta haize zakarrekoak. Maiz, gizakiak ur mingotsetan ari dira igeritan, olatu handien artean; ekaitzen artean dabiltza, lasterketa mingarri batean, itxuraz alaiak azaldu arren, zarata handia sortu arren; beren etsipena, beren samintasuna, beren maitasun eta bihozberatasunik gabeko bizitza estali nahi dituzten barre algarak. Elkar irensten dute, arrainek nahiz gizakiek.

Jainko seme-alaben egitekoa da gizaki guztiak –askatasunez– Jainkoaren sarearen barruan sar daitezen lortzea, elkar maita daitezen. Kristauak bagara, Jeremias profetak azaltzen dizkigun arrantzale horiek izan behar dugu, Jesu Kristok behin baino gehiago erabili zuen ere metafora berarekin: Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet9 esan zien Pedro eta Andresi.

Oharrak
8

Jr XVI, 16.

9

Mt IV, 19.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean