270
Mirets ezazue ere San Pauloren jarduera. Kristoren irakatsiak zabaltzeagatik preso dagoela, ez du Ebanjelioa azaltzeko aukerarik galtzen. Festo eta Agriparen aurrean, ez dauka hau agertzeko zalantzarik: Jainkoaren laguntzarekin, handi eta txikien aurrean testigantza egiten jarraitu dut gaurdaino; nik ez dut Profetek eta Moisesek aurrez iragarria besterik esaten, hau da, Kristok sufritu egin beharko zuela; baina, hilen artetik aurrena piztuz, bere argia ekarriko ziela bere herriari eta jentilei38.
Apostolua ez da isilik gelditzen, ez du bere sinesmena eta bere apostolutza lana ezkutatzen, bere jarraitzaileen gorrotoa eragin zuena: jende guztiari salbamena iragartzen jarraitzen du. Eta ausardi ikusgarriaz, Agripari aurre egiten dio: Sinesten al diezu profetei? Ziur nago sinesten diezula39. Eta Agripak dioenean: beste pixka bat eta kristau bihurtuko nauzu, Paulok hari: pixka bat nahiz puska bat, Jainkoak nahi izan dezala, zu ez ezik, gaur niri entzuten didaten guztiak, ni naizena izatea… katea hauek aparte40.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/270/ (2026-11-07)