273
Honetaz gain: nork erabaki du Kristori buruz hitz egiteko, haren doktrina zabaltzeko, gauza bitxi eta arraroak egin behar direnik? Bizi ezazu zure bizitza arrunta, zauden lekuan lan egin, zure bizi egoeraren eginbeharrak betetzen saiatuz, zure lanbidearen eginkizuna ongi burutuz, gero eta hobekiago eginez egunez egun. Izan leiala, besteekin ulerkorra eta zorrotza zeure buruarekin. Izan zaitez hildurazale eta alai. Hori izango da zure apostolutza. Eta, zure ahultasuna dela eta, arrazoirik ez baduzu aurkitzen ere, ingurukoak zugana etorriko dira, eta ohiko solasaldi natural eta xume batean –lanetik ateratzean, familiako bilera batean, autobusean, paseatzen, edozein lekutan– guztion arimetan dauden kezkez –nahiz eta batzutan batzuk konturatu nahi ez– hitz egingo duzue: Jainkoa bilatzen hasten direnean hobeto ulertuko dituzte.
Eska iezaiozu Mariari, Regina apostolorum, bere Semearen Bihotzean taupadaka dauden ereintza eta arrantzaren gogo bizi horietan parte hartzea erabaki dezazun. Ziur esaten dizut, hasten bazara, Galileako arrantzaleek bezala, txalupa bete-beterik ikusiko duzu. Eta Kristori itsasertzean, zure zain. Berea baita arrantza.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/273/ (2026-11-07)