256

Kristau deiak, Jaunak egiten digun dei pertsonal horrek, Berarekin bat egitera eramaten gaitu. Baina ez da ahaztu behar Bera mundu guztia salbatzera etorri dela lurrera, gizaki guztiak salba daitezen nahi baitu1. Ez dago Kristori axola ez zaion arimarik. Arima bakoitza bere Odolaren salneurria kosta izan baitzaio2.

Egia hauek gogoratzean, berriro datorkit burura Apostoluen eta Maisuaren artean izandako elkarrizketa hura, ogiak ugaritzearen miraria egin baino une batzuk aurretik. Jende multzo handi batek lagundu zion Jesusi. Jaunak, begiak altxatuz, Feliperi galdetzen dio: Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko?3 Felipek, azkar kalkulatu ondoren, erantzuten dio: Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko4. Ez dute hainbeste diru: irtenbide etxetiar batera jo behar dute. Bere ikasleetako batek, Andresek, Simon Pedroren anaiak, esan zion: Bada hemen bost garagar ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat?5.

Oharrak
1

1 Tm II, 4.

2

Ik. 1 P I, 18-19.

3

Jn VI, 5.

4

Jn VI, 7.

5

Jn VI, 8-9

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean