268
Jainkoari buruz hitz egiteko ausartak izan
Eta nola bete behar dugu apostolutza hori? Beste edozer gauzaren aurretik, gure ereduaren bidez, Aitaren Nahiaren arabera biziz, Jesu Kristok, bere bizitza eta irakaspenen bidez, azaldu digun bezala. Egiazko sinesmena da, hitzez esaten dena egintzei ukatzen uzten ez diena. Norberak bere jarduera aztertuz neurtu behar du bere sinesmenaren egiazkotasuna. Ez gara benetan fededunak, ezpainekin aitortzen duguna egintzekin betetzen ez bagara ahalegintzen.
Puntu hau beste hizkuntza batean
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/268/ (2026-11-07)