261
Simonek erantzun zion: Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu13. Arrazoizkoa dirudi erantzunak. Normalean ordu horietan arrantzatzen zuten; eta gau hura, hain zuzen ere, alferrekoa izan zen. Nola, ba, arrantzatuko egunez? Baina Pedrok fedea du: baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea14. Kristok aditzera eman dion bezala egitea erabaki du, Jaunaren Hitzan fidatuta lan egiteko konpromisoa hartzen du. Zer gertatzen da orduan? Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden. Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino zituzten15.
Jesus, bere ikasleekin itsasora irtetean, ez zion arrantza honi bakarrik begiratzen. Horregatik, Pedrok bere oinetara jauzi egin eta umiltasunez aitortu zionean: Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta, Jaunak erantzuten dio: ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara16. Eta arrantza berri horretan, ez da faltako ere Jainkoaren eraginkortasun guztia: apostoluak mirari handien tresnak dira, miseriaz beteta izan arren.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/261/ (2026-11-07)