264
Apostolutza eguneroko bizitzan
Ikus dezagun orain beste arrantza hura, Jesu Kristoren Nekaldia eta Heriotzaren ondoren. Pedrok hiru aldiz ukatu du Maisua eta damututa, apalki, negar egin du; oilarraren kantuak Jaunaren ohartarazpenak oroitarazi zizkion eta arimaren ondotik eskatu zuen barkazioa. Damuturik, Berpiztearen agintzaria itxaroten ari den bitartean, bere lanean dihardu, eta arrantzara doa. Arrantza honi buruz, maiz galdetzen zaigu zergatik Pedro eta Zebedeoren semeak itzuli ziren Jaunak deitu aurretik zuten lanbidera. Izan ere, arrantzaleak ziren Jesusek esan zienean: zatozte eta giza arrantzale egingo zaituztet. Jarduera honetaz harritzen direnei erantzun behar zaie ez zutela debekatuta Apostoluek bere lanbidean aritzea, bidezkoa eta zuzena izanik24 .
Apostolutza, kristau arruntari barrua erretzen dion irrika hori, ez da eguneroko zereginetatik hain desberdina: lan horrekin berarekin nahasten da, otoitz, Kristorekin topo egiteko aukera bihurtuta. Lan horretan, gure kide, lagun edo ahaideekin asmo berean elkarren ondoan ahaleginduz, Kristorengana heltzen lagundu ahal izango diegu. Berak laku ertzean itxaroten gaitu. Apostolu izan aurretik, arrantzale. Apostolu izan ondoren, arrantzale. Lanbide bera aurretik eta ondoren.
S. Agustin, In Ioannis Evangelium tractatus CXXII, 2 (PL 35, 1959).
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/264/ (2026-11-08)