56

Ongi begiratuz gero, Jesusen bizitza ezagutu zutenek hari egindako gorespen ugarien artean, bada bat denak biltzen dituena nolabait. Haren mirariak ikustean, harridura eta suhartasunez beterik, jende multzoek berez errepikatzen ohi zuten deiadar hura aipatzen ari naiz: bene omnia fecit3, txit ongi egin du dena: mirari handiak eta gauza xeheak, egunerokoak, inor txunditu ez zutenak, baina perfectus Deus, perfectus homo4, guztiz Jainko eta guztiz gizon denez, Kristok bikaintasunez burutu zituenak.

Jaunaren bizitza osoak maitemintzen nau. Badut gainera, joera berezia Belen, Egipto eta Nazareten igarotako hogeita hamar urtetan eramandako bere bizitza ezkutuaren alde. Ebanjelioak hain gutxi aipatzen duen denbora horrek –denbora luzea– ez du esanahi berezirik azaletik begiratzen dionarentzat. Eta halere, beti esan izan dut Maisuaren biografiari buruzko isilune hori benetan adierazgarria dela eta ikasbide zoragarriak gordetzen dituela kristauentzat. Urte trinkoak haiek, lanez eta otoitzez beteak. Jesu Kristok urte haietan bizitza arrunta eraman zuen –gurea bezalakoa, nahiez gero– jainkotiarra eta gizatiarra aldi berean; artisau lantegi xume eta ezezagun hartan, eta gero jendetzaren aurrean, dena guztiz ongi bete zuen.

Oharrak
3

Mk VII, 37.

4

Quicumque sinboloa.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean