58

Goi mailako et itzal handiko pertsona baten aurrean egotea nahikoa bada hobeto portatzeko, nola ez gaitu gure hitz, jarduera eta sentipen guztietan hobeak bihurtzen etengabe eta bazter guztietara zabaltzen den Jainkoaren presentziak, gure ahalmen guztiez ezagutu eta atseginez maite dugunez gero?11. Hain zuzen ere, Jainkoak ikusten gaituela gure kontzientzietan ongi grabatuta balego, eta ohartuko bagina gure eginkizun guztiak, den-denak –ezer ez da gelditzen bere begiradatik kanpo–, haren aurrean daramatzagula aurrera, nolako arretaz amaituko genituzkeen gure lanak, edo zein desberdinak liratekeen gure erreakzioak! Eta hauxe da, hainbeste urtetan predikatzen ari naizen santutasunaren sekretua: Jainkoak deitu digu Haren antzeko izan gaitezen; eta zuei eta niri, munduaren erdian biziz –kaletarrak izanez!–, Kristo Gure Jauna giza ekintza zuzen guztien tontorrean jartzen jakin dezagun.

Orain are hobeto ulertuko duzue, zuetako batek lana maiteko ez balu –dagokion lana!–, lurreko eginkizun noble batean, hura santutzeko benetan konprometituta sentituko ez balitz, bokazio profesionalik ez balu, ez zuela inoiz ulertuko apaiz honek azaltzen duen doktrinaren naturaz gaindiko funtsa, hain zuzen ere, ezinbesteko baldintza bat faltako litzaiokeelako: langile izatea.

Oharrak
11

Klemente Alexandriakoa, Stromata, VII, VII (PG 9, 450-451).

Puntu hau beste hizkuntza batean