68

Dena Maitasunagatik egin

Eta nola lortuko dut –badirudi galdetzen didazula– nire lan profesionala modu bikainez amaitzera eramango nauen espiritu horrekin jardutea beti? Erantzuna ez da nirea, San Paulogandik dator: lan egizue gizonki, izan indartsu, egin maitasunez zuen egite guztiak21. Egizue dena Maitasunagatik eta askatasunez; ez lekurik eman inoiz beldurrari edo ohikeriari: zerbitza ezazue gure Aita Jainkoa.

Behin eta berriz esatea gustatzen zait –esperientzia baitut horretan– arte eskaseko baina oso adierazgarriak diren bertso haiek: mi vida es toda de amor / y, si en amor estoy ducho, / es por fuerza del dolor, / que no hay amante mejor / que aquel que ha sufrido mucho (Maitasunezko bizia nirea/ eta maitasunean jakintsu banaiz / nahigabearen indarrez da / ez baita maitale hoberik / asko jasan duena baino). Maitasunez ardura zaitez zure lanbide eginkizunetan: burutu ezazu dena Maitasunez, berriro diotsut, eta ikusiko dituzu –maite duzulako hain zuzen ere, ulertezin, bidegabekeria, esker gaizto baita porrotaren behazuna dastatu arren– zure lanak ematen dituen fruitu zoragarriak. Fruitu gozoak, betierekotasun hazia!

Oharrak
21

1 Ko XVI, 13-14.

Puntu hau beste hizkuntza batean