61
Lanbide bizitzaren ereduzko balioa
Ez dugu oker honetan erori behar: apostolutza jaierazko jardun batzuen testigantzara mugatzen dela uste izatea. Zu eta ni kristauak gara, baina aldi berean, eta etenaldirik gabe, hiritarrak eta langileak; modu eredugarrian bete behar ditugun eginbehar argiekin, benetan santuak izan nahi badugu. Jesu Kristok berak bultzatzen gaitu: zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten13.
Lanbidea –edozein izanda ere– zuen lankide eta lagunak argitzen dituen argimutil bihurtzen da. Horregatik esan ohi dut Opus Dei-n sartzen direnei, eta entzuten didazuen guztientzat balio du nire esanak: zer axola zait esaten badidate urlia nire seme on bat dela –kristau ona–, baina zapatagile txarra! Bere lanbidea ongi ikasten edo arretaz egiten ahalegintzen ez bada, ezin izango du santutu lan hori ezta Jaunari eskaini ere; eta eguneroko lana santutzea benetako espiritualtasunaren ardatza da, Jauna tratatzera –munduko eginkizunetan sartuta– erabakiak gaudenontzat.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/61/ (2026-11-07)