63

Ez naiz irudimenezko idealez ari. Errealitate zehatz bati mugatzen naiz, berebiziko garrantzia duen bati, girorik paganoena eta Jainkoaren aginduen aurkakoa alda dezakeena, gure salbazioaren aroaren lehen garai hartan gertatu zen bezala. Dasta itzazue gure deiaren ederra laburbiltzen duten denbora hartako autore anonimo baten hitz hauek: kristauak arima gorputzarentzat den bezala diramunduarentzat. Munduan bizi dira, baina ez dira mundutarrak, arima gorputzean dagoen bezala, gorpuzdun izan gabe. Herri guztietan bizi dira, arima gorputzaren atal guztietan dagoen bezala. Beren barne-bizitzak nabarmendu gabe eginarazten die, nola arimari bere esentziak… Erromes bezala bizi dira gauza galkorren artean, zeru ustelezinaren itxaropenez, orain arima hilezkorra denda hilkorrean bizi den bezala. Egunez egun ugaltzen dira jazarpenen pean, arimak ukatuz edertasuna lortzen duen bezala … Eta kristauei ez zaie zilegi munduan duten eginkizuna bertan behera uztea, arimari bere borondatez gorputzetik banatzea zilegi ez zaion bezala17.

Beraz, okerreko bidea hartuko genuke mundu honetako ahaleginak alde batera utziko bagenitu; Jauna zuen zain dago hor ere; egon ziur, Probidentziak, bere jakinduria amaigabean agindu edo onartu dituen bizitza arruntaren gorabeheretan zehar hurbildu behar gara gizakiok Jainkoarengana. Ez dugu helburu hori lortuko, gure eginkizuna ondo bukatzen saiatzen ez bagara; giza eta naturaz gaindiko gogoz hasitako laneren bultzadari eusten ez badiogu; ez bagara jarduten gure lanean onena jardun den bezala eta posible bada –zuk benetan nahiez gero, hala izango da– onena baino hobeto, munduko baliabide garbi guztiak eta behar diren neurrian espiritualak erabiliko baititugu, Jaunari lan eder bat eskaintzeko, filigrana baten moduan burutua, erabatekoa.

Oharrak
17

Epistola ad Diognetum, VI (PG 2, 1175).

Puntu hau beste hizkuntza batean