275
Kristau herriaren fedea
Hauxe izan da beti sinesmen ziurra. Ukatu zutenen aurka, Efesoko Kontzilioak aldarrikatu zuen: norbaitek ez badu aitortzen Emmanuel egiazko Jainkoa dela eta, beraz, Ama Birjina Santua Jainkoaren Ama dela, haragiaren arabera Jainkoaren Gizon egindako Hitza sortu baitzuen, anatema izan dadila1.
Historiak kristauen pozaren lekukotasunak gorde dizkigu denek sinesten zutena baieztatzen zuten erabaki garbi eta argi hauen aurrean: Efeso hiriko herri osoa, goizean goizetik gaueraino, irrikan egon zen erabakiaren zain… Biraoen egilea baztertua izan zela jakin zenean, denak aho batez Jainkoa goresten eta Sinodoa goraipatzen hasi ziren, fedearen etsaia erori zelako. Elizatik atera bezain laster, zuziak eskutan, gure etxeetara lagundu ziguten. Gaua zen: hiri osoa alai eta argiturik zegoen2. Horrela idatzi zuen San Zirilok, eta ezin ukatu dezaket, hamasei mende pasa ondoren, jaierazko erantzun hark sakonki hunkitzen nauela.
Nahi dezala Jainkoak sinesmen hori bera sutan izan dezagula gure bihotzetan, eta esker oneko kantu bat goratu dadila gure ezpainetatik: Hirutasun Santuak, Maria Kristoren –gizaki, gu bezala- Ama bezala hautatzean, bere ama-mantuaren azpian gutako bakoitza jarri gaituelako. Jainkoaren Ama eta gure Ama da.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/275/ (2026-11-07)