291

Urte liturgikoa Ama Birjinaren omenezko jaiez josita agertzen da. Gurtza honen oinarria Andre Mariaren Jainko Amatasuna da, Hirutasun Santuak Bera edertu duen naturazko eta graziazko dohain guztien iturria. Kristau formazio eskasa adieraziko luke –eta seme-alaba maitasun txikia– Ama Birjina Santuaren kultuak Jainkoari zor zaion gurtza gutxituko lukeen beldur denak. Gure Ama, umiltasunaren eredu, honela mintzatu zen: dohatsu deituko naute guztiek gaurdanik, gauza handiak egin baititu nire alde Ahalguztidunak. Santua da eta gizaldiz gizaldi errukitsua begirune diotenentzat31.

Ama Birjinaren jaietan, ez gaitezen zekenak izan gure maitasuna agertzen, altxa dezagun maizago bihotza behar duguna eskatuz, bere ama ardura etengabea eskertuz, maite ditugun pertsonak Berari gomendatuz. Baina, seme-alabak bezala jardun nahi badugu, egunero izango dugu Maria maitatzeko aukera aproposa, benetan elkar maite dutenak egun guztietan daukaten bezala.

Oharrak
31

Lk I, 48-50.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean