293
Zenbat haziko liratekeen naturaz gaindiko bertuteak gure baitan, Maria, gure Ama, benetan tratatzea lortuko bagenu! Ez digula axola errepikatzea –bihotzez, hitzen beharrik gabe– egunean zehar behin eta berriro otoitz laburrak, jakulatoriak. Kristau jaierak horietako gorespen bizi asko jaso ditu Arrosario Santuari laguntzen dioten Letanietan. Baina libre da bakoitza horiek gehitzeko, gorespen berriak zuzenduz –Berak ulertzen eta onartzen duen lotsa santu batengatik–, ozenki ahozkatzera ausartuko ez ginatekeena esanez.
Amaitzeko, oraindik ez baduzu egin, Mariaren ama maitasunaren zeure esperientzia berezia egitea aholkatzen dizut. Ez da aski Ama dela jakitea, ama bezala gogoratzea, Beraz hala hitz egitea. Zure Ama da eta zu Haren semea; mundu honetan bere seme bakarra bazina bezala maite zaitu. Horren arabera trata ezazu: esaiozu gertatzen zaizun guztia, gorets eta maita ezazu. Inork ez du zure partez egingo, zuk bezain ondo, zuk egiten ez baduzu.
Ziur diotsut, bide hau hartzen baduzu, berehala aurkituko duzu Kristoren maitasun guztia: eta Jainko Aitaren, Jainko Semearen eta Jainko Espiritu Santuaren esanezineko bizitzan sartuta sentituko zara. Jainkoaren Nahia erabat betetzeko indarrak aterako dituzu, gizaki guztiak zerbitzatzeko irrikaz beteko zara. Noizbehinka amesten duzun kristaua izatera helduko zara: maitasun eta zuzentasun egintzez betea, alaia eta sendoa, besteekin bihozbera eta zeure buruarekin zorrotza.
Hori da gure sinesmenaren tenorea, ez bestelakoa. Joan gaitezen Santa Mariarengana, Berak pauso sendo eta etengabez lagunduko digu.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/293/ (2026-11-08)