284

Fede, itxaropen eta maitasunaren irakasle

Mariak, bere karitatearen bidez, lagundu zuen Elizan fededunak jaio zitezen. Bera baita, gorputzaren aldetik, kide horien Buru denaren ama15. Ama denez, irakasten du, eta Ama denez ere, bere irakatsiak ez dira zaratatsuak. Funtsezko fintasuna, leuntasun apur bat behar da ariman berak azaltzen diguna ulertzeko, hitzez baino gehiago egitez.

Fedearen irakasle. Zorionekoa zu sinetsi duzulako!16, horrela agurtzen du Isabelek, bere lehengusinak, Andre Maria mendialdera igotzen denean bera bisitatzera. Zoragarria izan zen Maria Santuaren sinesmen egintza hura: Hona hemen Jaunaren mirabea, Gerta bekit zuk esan bezala17. Bere Semearen Jaiotzan Jainkoaren handitasuna ikusten du lurrean: aingeru koru bat dago, eta artzainak ez ezik, lurreko boteretsuak ere Haurra gurtzera datoz. Baina gero, Familia Santuak Egiptora ihes egin behar du, Herodesen asmo ankerretatik ihes egiteko. Gero, isiltasuna: bizitza xalo, arrunta, Galileako herri txikietako beste edozein etxe baten antzekoa, hogeita hamar urte luzeetan zehar.

Oharrak
15

S. Agustin, De Sancta Virginitate VI (PL 40, 399).

16

Lk I, 45.

17

Lk I, 38.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean