288

Orain, ordea, Gurutzeko Opariaren eskandaluan, Santa Maria bertan zegoen tristeziaz entzuten handik igarotzen zirenei Jesusi irain egiten eta esanez: Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duen horrek, salba ezak heure burua!; Jainkoaren Semea baldin bahaiz, jaits hadi gurutzetik26. Andre Mariak bere Semearen hitzak entzuten zituen, haren saminarekin bat eginik: Ene Jainko!, ene Jainko! Zergatik utzi nauzu?27. Zer egin zezakeen Berak? Semearen maitasun salbatzailearekin bat egin, Aitari bere Bihotz garbia aldez alde zulatzen zuen –ezpata zorrotz gisa– min izugarria eskaini.

Amaren presentzia zuhur eta maitagarriak berriro sendotzen du Jesus. Ez du oihurik egiten, ez dabil alde batetik bestera korrika. Stabat: zutik dago, Semearen ondoan. Orduan begiratzen dio Jesusek, gero Joani begiak zuzenduz. Eta dio: Emakume, horra hor zure semea. Gero, ikasleari esaten dio: Horra hor zure ama28. Joanengan, Kristok gizaki guztiak Mariaren esku uzten ditu eta bere ikasleak bereziki: Beragan sinetsi behar zutenak.

Felix culpa29, abesten du Elizak, zorioneko errua, halako eta hain Salbatzaile handia izatea lortu duelako. Zorioneko errua, erantsi genezake guk ere, Santa Maria Ama bezala izatea irabazi digulako. Ziur gaude dagoeneko, ezerk ez gaitu kezkatu behar, Andre Maria, zeru-lurren Erregina koroatua, Jainkoaren aurrean erregutzen duen ahalguztiduna baita. Jesusek ezin dio ezer ukatu Mariari, ezta guri ere, bere Ama beraren seme-alabei.

Oharrak
26

Mt XXVII 39-40.

27

Mt XXVII, 46.

28

Jn XIX, 26-27.

29

Pazko Bezpera, Præconium.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean