279

Niregan dago bidearen eta egiaren dohaina, niregan biziaren eta bertutearen itxaropena10. Zein jakinduriaz beterik jarri dituen Elizak hitz hauek Mariaren ezpainetan, kristauek ez ditzagun ahatz. Bera dugu segurtasuna, inoiz uzten ez gaituen Maitasuna, beti irekia dagoen aterpea, beti laztantzen eta kontsolatzen duen eskua.

Antzinako Eliz Guraso batek idazten du beti buruan gorde behar dugula Jainkoaren Amaren bizitzaren ongi antolatutako laburpen bat11. Hainbeste aldiz begirada bat emango zenieten medikuntza, matematika edo beste gai batzuen eskuliburu horiei. Han zerrendatzen dira, presaz behar direnean, berehalako erremedioak, zientzia horietan ez desbideratzeko hartu behar diren neurriak.

Oharrak
10

Si XXIV, 25.

11

Ik. S. Joan Damaskoarra, Homiliae in dormitionem B. V. Mariae, II, 19 (PG 96, 751).

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean