290

Begira: Gure Ama Maria Santuarentzat inoiz ez dugu txikiak izatez uzten, Berak irekitzen baitigu bidea Zeruetako Erreinurantz, haur egiten direnei emango zaiena30. Andre Mariarengandik ez dugu inoiz aldendu behar. Nola ohoratuko dugu? Tratatuz, hitz egiten, gure maitasuna azalduz, bere lurreko bizitzako pasarteak gure bihotzean hausnartuz, gure borrokak, arrakastak eta porrotak Berari kontatuz.

Horrela aurkitzen diegu zentzua Elizan beti esan diren Ama Birjinarenganako otoitzei, lehenengo aldiz esango bagenitu bezala. Zer dira Agur Maria eta Angelus, Jainko Amatasunarenganako gorespen biziak baino? Eta Arrosario Santuan –jaiera zoragarri hori, inoiz ez naiz aspertuko kristau guztiei gomendatzeaz– gure buru-bihotzetik pasatzen dira Mariaren jarduera miragarriaren misterioak, fedearen oinarrizko misterio berberak baitira.

Oharrak
30

Ik. Mt XIX, 14.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean