286

Itxaropenaren irakasle. Mariak aldarrikatzen du dohatsu deituko dutela gaurdanik gizaldi guztiek20. Gizalegez hitz eginez, zer arrazoitan oinarritzen zen itxaropen hori? Nor zen Bera, orduko gizon-emakumeentzat? Itun Zaharreko emakume heroi handiek –Judit, Ester, Debora– mundu honetan jadanik giza aintza lortu zuten, herriak goretsi zituen, goraipatuak izan ziren. Mariaren tronua, Bere Semearena bezala, Gurutzea da. Eta bere gainerako bizitzan, Zeruetara gorputz eta arima igo zen arte, isilik egote horrek hunkitzen gaitu. San Lukasek, ongi ezagutu zuen hark, lehen ikasleen ondoan dagoela otoitzean idazten du. Horrela amaitzen ditu bere azken urteak lurrean, gizakiengandik betierekotasunera arte goretsia izango zenak.

Nolako aldea Andre Mariaren itxaropenaren eta gure pazientzia ezaren artean! Maiz eskatzen diogu Jainkoari ordain diezagula berehala egin dugun on apurra. Lehengo oztopoa azaldu orduko, kexatzen gara. Askotan ez gara ahalegina mantentzeko, itxaropenari eusteko gauza. Fedea falta zaigulako: Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!21.

Oharrak
20

Lk I, 48.

21

Lk I, 45.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean